Bilbon 84 urteko gizonezkoa eta 78 urteko emakumezkoa zauritu dira etxean sute bat piztearen ondorioz, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Basurtoko ospitalera eraman dituzte larrialdi zerbitzuek.
Deusto auzoan izan da sutea, Ramon y cajal errepidean, 23:40 aldera. Dirudienez, telebistak hondatu egin da eta su hartu du. Hainbat bizilagun kaleratu behar izan dituzte poliziak eta suhiltzaileek, kearen eraginez.