Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, kalean adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita.
Gertakaria 10:45 aldera izan zen, Alde Zaharreko Sanduandia kalean. Neskak salatu zuenez, gizon bat harekin gurutzatu zen, eta ipurdian ukituak egin zizkion. Gizonak 25 urte ditu, eta neskak, 17.
Adingabeak 112 telefonora deitu zuen, eta komisariara eraman zuten udaltzainen auto batean, salaketa jartzera. Udaltzainen beste talde batek atxilotu egin zuen sexu erasoa egin zuen gaztea, gertakaria izan zen tokitik gertu.