ADIERAZPENA

2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERRIAko Langile Batzordeak atsekabea adierazi nahi du David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketaren inguruan, eta besarkadarik beroena helarazi nahi die haien gertukoei. Biek lan egin dute kazetaritza konprometituaren alde, beren burua arriskuan jarriz munduko hainbat gatazkaren berri emateko.

Mugarik Gabeko Kazetariak elkartearen zenbaketaren arabera, Beriainekin eta Frailerekin hamabi dira aurten bortxaz hildako kazetariak, eta 415 2021eko lehen lau hilabeteetan atxilotutakoak. Datu horiek agerian uzten dituzte oraindik ere kazetaritzaren lanbideak dakartzan arriskuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.