Adierazpena

2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Gatazkak konpontzen arituak eta adituak diren sei lagunek bost puntuko adierazpen bat zabaldu zuten jendaurrean Aieteko Nazioarteko konferentzian, iaz:

Deia ETAri. ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta, soilik gatazkaren ondorioez aritzeko, Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.

Gobernuei. Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzera.

Aitorpena. Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitorpena eta horien laguntza eskatzen dugu, eta adiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak egin daitezela.

Elkarrizketa. [...] Eragile ez-bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezela iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zerikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritarrak kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako.Gure esperientziak azpimarratzen duenez, beste parte hartzaileek, begiraleek eta laguntzaileek elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. [...].

Jarraipen batzordea. Gomendio horien bideratzea aztertzeko, Jarraipen Batzordea eratzeko prestasuna dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.