Adierazpen instituzionalik ez legebiltzarrean

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAren desegiteaz PSE-EEk Eusko Legebiltzarreko gainerako taldeei proposatutako adierazpen instituzionalak ez du aurrera egingo. Alderdi sozialistak azaldu du testua babesteko prest agertu direla EAJ, Elkarrekin Podemos eta PP, baina ez dutela EH Bilduren erantzunik jaso. Denen babesa behar zuen. Koalizio subiranistakoek adierazi dutenez, sozialistek, akordioa bilatu baino, nahiago izan dute «egun dauden desadostasunak» agerian utzi. EH Bildukoek ez dute edukiei buruz baloraziorik egin, baina azpimarratu dute «denek» dakitela «egun» ezinezkoa dela talde denen arteko akordioa. Gogoratu dute, halaber, gisa horretako testuak Bakegintza Lantaldera eraman ohi direla—PPk ez du parte hartzen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.