Adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasuna muga dezaketen arauak kentzeko eskatu dio Europak Espainiari

«Terrorismoaren gorazarrea» eta «erregearen kontrako irainak» zigortzen dituen legedia aldatzea proposatu dute

Adierazoen askatasunaren aldeo elkarretaratze bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko martxoaren 22a
11:24
Entzun

Europako Batzordeko Giza Eskubideetako komisario Dunjia Mijatovicek kezka azaldu du Espainiako Zigor Kodearen zenbait atalek adierazpen askatasunerako eskubidean izan dezaketen «eragin negatiboaz», Espainiako Justizia ministro Juan Carlos Campori igorritako eskutitz batean. Zenbait aldaketa egitea ere proposatu du aipatutako gutunean.

Mijatovicen ustez, «terrorismoaren gorazarrea» zigortzen duen legeria «problematikoa» da segurtasun juridikoaren ikuspegitik, haren «anbiguotasuna» dela eta: «Horrek ekarri du Espainiako auzitegiek horien inguruko interpretazio desberdinak eta are kontrajarriak ere egitea, eta horietako batzuk adierazpen askatasunari buruzko nazioarteko araudiaren kontrakoak dira». Kasu jakinik aipatzen ez badu ere, Espainian espetxeratu dituzten artisten auzia gogora ekarri du Giza Eskubideetako komisarioak.

«Erregearen kontrako irainei» dagokienez, Mijatovicek uste du horrelakoetan «indarkeriarako deia» egiten denean baino ez liratekeela zigorgarriak izango. «Erlijio sentimenduen kontrako irainak» ere Zigor Kodetik ateratzearen alde agertu da Europako Batzordearen Giza Eskubideetako komisarioa.

Espainiako Gobernuak erantzun dio eskutitzari, eta komisarioari esan dio «lanean» ari dela Zigor Kodearen artikulu horien erreforma lortzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.