Hamabost giza kate egingo ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak abuztuaren 7an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean. Salbuespen politikari stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu izango da aurtengo leloa, sare sozialen bidez aurreratu dutenez. Urtero moduan, hondartzetara eramango dute horrela euskal presoak etxeratzeko aldarria.
🟢📌 #SalbuespenPolitikaSTOP Etxean eta bizirik nahi ditugu!" lelopean aurten ere, giza kateak egingo ditugu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hondartzetan
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) July 11, 2022
🗓︠abuztuak 7 #hondartzetara
...hemen duzue kartela, mobilizazioak non eta zein ordutan 👇 pic.twitter.com/nEYH83PSpW
Ondorengo herri eta lekutara deitu dute abuztuaren 7rako. Bizkaian: Muskiz-Zierbenan, aparkalekuan hasita; Bakion, Bentako Plazan hasita; Mundaka, Laidatxun; Laidan, kanpinaren aurrean; Lagan, hondartzan; Ean, frontoian; Lekeition, Abadi moilan; eta Ondarroan, Alamedan. Gipuzkoan: Donostian, Nautikoan; Hondarribian, hondartzako aparkalekuan; Mutrikun, Danborrian; Orion, autobide azpiko zubian; Zarautzen, Musika plazan; eta Deban, Ondargainen. Lapurdin: Hendaian, Kasino Zaharrean.
Bakioko mobilizazioa 12:30ean abiatuko da, eta 13:00etan Mundakakoa eta Eakoa. Gainerako giza kate guztiak 12:00etan hasiko dira.