Abusuen Legeko batzordean Eliza sartzeko eskatu dute

Eduardo Santosen arabera, «ezinbestekoa» da Nafarroako Eliza katolikoa batzorde horretan egotea

2022ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Datorren ostegunean iritsiko da Nafarroako Parlamentura Nafarroako Eliza katolikoan egindako Sexu Abusuen Biktimak Aitortzeko Legea. Horrekin, Adituen Batzordea sortuko da, eta, Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketarako eta Justiziarako kontseilariaren arabera, «ezinbestekoa» da Nafarroako Eliza katolikoa ere batzorde horretan egotea.

Horrekin batera, Santosek gogorarazi du aurten argitaratu dutela Nafarroan Eliza Katolikoaren barruan egindako sexu abusuen egitura eta dimentsioari buruzko txostena. Bertan azaltzen dutenez, 1948 eta 1985 urteen artean, gutxienez 58 pertsonak jasan zituzten sexu abusuak Nafarroan. Kontseilariaren arabera, ordea, «nahiko argi dago zifra horiek askoz ere dimentsio handiagoko arazo baten icebergaren punta baino ez direla».

Santosen ustez, Nafarroan egiten ari denak eragina izan du beste herrialde batzuetan, eta «kasu askotan Eliza katolikoaren laguntza osoarekin». Gaineratu du hori dela Nafarroan gertatzea gustatuko litzaiekeena, eta «biktimen aldeko apustua» egin behar dela «beti».

Adierazpenok Donostian egin ditu Migrazio Politiketarako eta Justiziarako kontseilariak, Eliza katolikoaren sexu-abusuen biktimei erreparazioa emateko politika publikoak: Nafarroako kasua mahai inguruan. Izan ere, Biktimologiaren Nazioarteko 17. Kongresua egiten ari dira Gipuzkoako hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.