Bilboko Udala

Aburtok jakinarazi du tumore bat aurkitu diotela hirugarren aldiz

Duodenoan du tumorea, eta datorren astean egingo diote ebakuntza. Bere zereginak utziko ditu aldi baterako.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko apirilaren 7a
12:37
Entzun

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jakinarazi duenez, tumore «txiki bat» aurkitu diote duodenoan, orain dela aste batzuk eginiko ohiko kontrol azterketa batean. Hain zuzen, orain dela hamahiru urte izan zuen, eta duela zazpi urte berriro agertu zitzaion leku berean aurkitu diote berriz ere. «Kolpe gogorra izan da, baina momentu batez ere ez ditut utzi alkate gisa ditudan erantzukizunak». Aitortu du «urduri» dagoela, baina «lehenbailehen» kendu behar dela tumorea. Zehazki, datorren astean egingo diote ebakuntza.

Hala, bere zereginak aldi baterako utzi egingo ditu Aburtok, baina azpimarratu du dena antolatuta utzi duela taldekideekin. «Medikuek uzten didatenean, adi egongo naiz; lehenengo, mugikorretik, harik eta lanean hasteko aukera dudan artean». Bien bitartean, eskerrak eman dizkie herritarrei, erakutsitako babesarengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.