«Eskubideak aldarrikatzegatik» auzipetu zituztela salatu zuten epaiketan. «Hauteskunde delitua» egotzi zien 25 laguni Donostiako 5. Zigor Auzitegiak, baina horretarako frogarik ez dagoela eta, absolbitu egin dituzte guztiak. Joan den urriaren 16an erretiratu egin zituen fiskalak haietako 21en aurkako akusazioak.
2009ko martxoaren 1ean izan ziren gertakariak, Eusko Legebiltzarrerako bozetan. Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzia zuen D3M hautagaitza, eta hori salatu zuten Donostian 25 lagunek. Haietako bi atxilotu, eta gainontzekoak identifikatu zituzten.
Absolbitu egin dituzte D3Mren kanpainagatik auzipetutako 25 lagunak
«Hauteskunde delitua» egotzi zien Donostiako 5. Zigor Auzitegiak, baina epaileak ebatzi du ez dagoela frogarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu