MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Garikoitz Aspiazu ETAko kide ohia. 2001ean Getxon (Bizkaia) Jose Maria Lidon epailea hil izana egozten zioten, baina nahiko froga ez daudela ziurtatu dute epaileek.
Ekintza berarengatik auzipetu zuten Asier Arzallus ere. Fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat, baina Arzallusen aurkako akusazioa erretiratu egin zuen epaiketa ebazpenaren zain geratu aurretik, ez zelako frogatuta geratu bera izan zela egilea. Auzitegiari ez zaizkio fidagarriak iruditu Lidonen semeak eta emazteak egindako identifikazioak.
Absolbitu egin dituzte Aspiazu eta Arzallus
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu