Abortua

Abortuaren Lege erreforma eztabaidarako onartu du Espainiako Kongresuak

Aldeko 184 boto jaso ditu egitasmoak, eta 136 kontra. Lau abstenitu dira. PPko hiru diputatuk hautsi dute boto diziplina.

Abortu Legearen erreformaz Espainiako Kongresuak bozkatutakoa.
Jon Olano - Garikoitz Goikoetxea
2015eko apirilaren 14a
12:01
Entzun

Espainiako Abortu Legearen erreforma eztabaidarako onartzea erabaki du Espainiako Kongresuak. Hego Euskal Herrian, 16-17 urteko emakumeek ez dute abortatu ahalko gurasoen baimenik gabe. Hori da abortuaren erreformaren aldaketa nagusia.

Egin dute eztabaida, eta iluntzean bozkatu dute. Egitasmoak urak nahasi ditu PP barnean ere, eta azkenean hiru diputatuk ez dute alderdiaren erreforma proposamena babestu.

Bozketaren aurretik eginiko eztabaidan, PPko diputatu Marta Gonzalezek ohartarazi du abortua ezin dela "operazio kirurgiko bat bezala tratatu", eta boto diziplina hausteko asmoa duten alderdikideei mezua bidali die, esanez lege erreforma onartzeak ez duela esan nahi egungo legearen ildo nagusiekin ados daudenik. Carmen Monton PSOEko diputatuak, berriz, erantzun dio egungo legea "ona" dela, "nahi gabeko haurdunaldi kopurua murrizten duelako".

Gaztelaniaz, hitz jokoa egin du Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak, PPri zuzenduta: "Zuzenbidea —derecho— eta eskubia —derecha— nahasten dituzue".

Proposamen "hipokrita" egitea egotzi dio, berriz, Joseba Agirretxea EAJko diputatuak PPri: "Ez dira epeak eztabaidatzen, nork aborta dezakeen baizik". Datu bat eman du: abortatu zuten 25.000 emakumetik 113k ez zieten esan gurasoei. Hori oinarri, PPri abisua egin dio: "Gutxitu nahi duzuen arazoa areagotu daiteke".

Carlos Salvador UPNko diputatuak erreformaren alde bozkatu du: "Ezer ez egitea baino gehiago da ekimen hau".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.