GASTEIZ.40 Dias por la Vida (40 egun bizitzaren alde) abortuaren kontrako mugimenduaren erranetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du abortatzeko kliniken aurrean taldeak egiten zituen otoitzez Ertzaintzak egindako ebazpen bat. Idatzi horren arabera, Gasteizko klinika batean aurrean otoitz egiten zuen taldeak eraikinetik 80 metrora egin behar zuen gutxienez. Klinikaren aurrean egiten diren protestak ugarituz doaz, eta, osasun zentroko atarian ia egunero errosarioa errezatzeaz gain, Ez zaude bakarrik, zu laguntzeko gaude dioten afixak eskuetan eramaten dituzte mugimenduko kideek. Taldean, baina, ebazpena ez zuten begi onez ikusi, eta helegite bat jarri zuten, zeina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak «oso-osorik» aintzat hartu duen, taldekideen arabera.
2004. urtean Ameriketako Estatu Batuetan sortutako mugimendu bat da, eta haren helburua abortatzeko eskubidea deuseztatzea da. Mungimenduko kideen ekintzen artean daude abortatzeko kliniken aurrean errezatzea eta barau egitea. Donostiako Askabide klinikan ere gisa horretako protestak egin ohi ditu kolektiboak. Baina, kasu horretan, Donostiako epaile batek arrazoia eman zion klinikari, eta protesta egiten dutenek eraikinetik 100 metrora egon beharko dute. Epaileak adierazi zuen abortatzera doazenen eta langileen eskubideak urratzen dituztela.
Abortuaren aurka errezatu ahal izango dute Gasteizen
Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiteko baimena eman die EAEko Auzitegi Nagusiak abortuaren aurkakoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu