Abokatuak batu dira ofiziozko txandaren alde egiteko

Elkarretaratzea egin dute hainbat legelarik txanda horren «duintasuna» aldarrikatzeko eta hobekuntzak eskatzeko

Abokatuek atzo Bilbon egin zuten protesta. BERRIA.
2023ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Berrogei bat abokatuk elkarretaratzea egin zuten Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean atzo, beren lanbidearen eta bereziki ofiziozko txandaren «duintasuna» aldarrikatzeko. Besteak beste, ordainsariak parekatzeko, jarduketa guztiak salbuespenik gabe kobratu ahal izateko, polizia etxeetan atxiloturik daudenei zerbitzua eskaintzeko bideak hobetzeko, eta euskararen normalizazioa eta «abokatuen lana eta familia bateragarri» egiteko neurriak hartzeko eskatu dute. Iñigo Santxo abokatuak gogorarazi zuen ofiziozko txandaren eskumena Jaurlaritzaren esku dagoela 1987tik: «Atzerapen handia daramagu. Eskumenak ezin dira izan besteek egiten dutena berdin egiteko, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko baizik. Ez da posible Espainian egiten dutena kopiatzea, eta gero harritzea hemen ere protestek eztanda egiten dutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.