Euskal Herriko kostaldea abisu horian izango da bihar, olatuengatik eta haizeteengatik. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, babesik gabeko haizeguneetan, orduko 100 km-rainoko haize ufadak iragarri ditu Euskalmetek, eta abisu horia indarrean izango da 10:00etatik 15:00etara bitartean. Lapurdin, berriz, bihar arratsaldean aktibatuko dute abisu horia, 15:00etatik aurrera.
Itsasoari dagokionez, itsasgoraren bueltako orduetan ezarriko dute abisu horia Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Bihar arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara —itsasgora 16:51ean izango da—, eta astelehen goizaldean, 04:00etatik 06:00etara —05:08an izango da itsasgora—. Lapurdin, egun osoan aktibatuko dute abisu horia olatuengatik. Biharko, hiru metro eta hiru metro eta erdirainoko olatuak espero dira.