Abisu horia ezarri dute ekaitzagatik, ia Euskal Herri osoan

Abisuak gauerdira arte iraungo du. Euskalmetek iragarri duenez, litekeena da orduko hamabost litro arteko euri jasak botatzea, eta baliteke txingorra ere egitea.

Gizon bat Bilbon, aterkia iraulita, joan den urtarrilean.
Gizon bat Bilbon, aterkia iraulita, joan den urtarrilean. MIGUEL TOÑA / EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2025eko apirilaren 12a
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Ur prezipitazio mardulak espero dira gaur arratsalderako eta gauerako, eta, ekaitzek sor ditzaketen eragozpenak direla eta, meteorologia agentziek abisu horia ezarri dute ia Euskal Herri osoan.

Euskalmetek orduko 15 litro arteko euri jasak iragarri ditu, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan ezarriko du alerta abisua. Nafarroan, lurraldearen erdialdean eta Erriberan jarriko da indarrean. Ipar Euskal Herri osoa ere abisu horian izango da, ekaitz indartsuen arriskuagatik.

Abisua 15:00etan ezarri da Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Nafarroan, berriz, 16:00etan hasiko da. Gauerdira arte iraungo du herrialde guztietan.

Euskalmetek iragarri duenez, zaparrada ertainak espero dira orokorrean, baina litekeena da euri jasa indartsuak eta trumoitsuak izatea zenbait puntutan, eta agian txingorra egingo duela ere ohartarazi du. Ekaitzak gogorren jotzen duen tokietan haize bolada indartsuak iragarri ditu, 40-60 km/h-koak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.