EUSKAL PRESOAK

Abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko Nafarroako martxa

Lesakan eman diote hasiera, eta urriaren 2an bukatuko dute, Berriozarren. 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, euskal presoak «etxean izateraino».

Martxaren hasiera, gaur, Lesakan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 29a
18:33
Entzun

Abiatu da lau egunez Nafarroa zeharkatuko duen euskal presoen eskubideen aldeko martxa. Lesakan eman diote abiapuntua, ekitaldi batekin, eta, Nafarroa osoa zeharkatu ondoren, Berriozarren emanen diote akabera, larunbatean.

Guztira 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, eta Nafarroako eskualde anitzetatik igaroko da martxa: bertzeak bertze, Malerrekatik, Sakanatik, Lizarraldetik, Tafallaldetik, Pirinioetatik eta Iruñerritik. Euskal presoen etxeratzea irudikatzen duen gezi bat eramanen dute martxaren hasieran, «lekuko» gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.