Aberri Egunean ikurrinak karrikara ateratzeko deia egin du Segik

«Beste behin ere herri bakar bat osatzen dugula erakusteko», Baigorrira eta Gernikara joateko eskatu dute

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Euskal Herrian martxan den bake prozesuaren «motore» herria dela erranik, «dagozkion eskubideen alde» karrikara jaisteko deia luzatu du Segik. Hari horretara, Aberri Egunean, ikurrinak karrikara ateratzeko mezua plazaratu du gazte mugimenduak. Horrez gain, Baigorriko eta Gernikako ekitaldietan parte hartzera deitu dute, «beste behin ere herri bakar bat osatzen dugula erakusteko». Independentziaren mezua ozen entzunarazteko eguna izanen dela azaldu zuten atzo Baionan egin prentsaurrekoan.

Ezagupena lortzea helburu

Askatasunerako bidean, Euskal Herriaren ezagupena lortu beharra dutela azaldu du Amaia Elixiri Segiko bozeramaileak. Frantziako zein Espainiako estatuek, «haien interesak zaindu nahian», aldarrikapen hauek «isilarazi nahian» dabiltzala gehitu du. Hala eta guztiz ere, ezker abertzaleak helburu duen independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoa «urratsez urrats gauzatzen ari dela» uste du. Bake prozesua bide horretarik doala dio, gehituz «egiazko espazio demokratikoa eratuz, autodeterminazio eskubidea dela jokoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.