Aberri Egunean Gernikara joatera deitu du Jardunek

MARISOL RAMIREZ / @FOKU.
2023ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
GERNIKA. «Euskal Herri langilearen identitatea» aldarrikatuko du Jardun taldeak apirilaren 9an, Aberri Egunean. Gernikan (Bizkaia) biltzeko deia egin die Euskal Herriko langileei, «aldarrikapenen bidez kontzientziazioari ekiteko». Ukazioaren aurrean, Euskal Herriak askatasuna izanen da aurtengo mezu nagusia. «Nazio askapena klase zapalkuntzaren baitan» ulertu behar dela azaldu dute.

Egun horretan kalera ateratzeko garrantzia azpimarratu zuten atzo prentsa aurrean egindako agerraldian: «Antolakuntza eta mobilizazioa dira Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalketa iraultzeko eskura dituen tresnarik garrantzitsuenak. Gauzak horrela, Aberri Eguna, Euskal Herri langilearen identitatea aldarrikatuz, bere suntsiketara bideratutako estrategiari aurre egiteko eguna dugu».

Jardunek euskal estatu independente eta sozialista eraikitzeko aurrerapausoak eman nahi ditu Aberri Egunean. Horretarako, antolaketa marko propioa beharrezkotzat jo du: «Langileok banatuta eta esplotatuta mantendu nahi gaituztenen jazarpenaren aurrean, elkartasunerako eta batasunerako eguna dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.