IRUÑEA. Arazoaren 30erako greba feminista orokorrera deituta daude herritarrak, eta atzo erregistratu zuten deialdia Nafarroan. Mugimendu feministako kideek eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen ordezkariek egin zuten erregistroa, Nafarroako Jauregian. Zaintza «eskubide unibertsal» gisa aitortzea dute xede.
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiaren esanetan, pertsona orok beharko ditu zaintzak noizbait, eta zaintza lan horiek «aitortu eta banatu» behar direlakoan dago. Gizonek ere lan horietaz arduratu behar dutela nabarmendu du; alegia, lan horiek «kolektibizatu eta berrantolatu» behar direla. Banaketa desorekatuaz ez ezik, zaintzaileen egoeraz ere kritiko mintzatu zen Aranburu. Haren esanetan, lan horiek sexuaren eta arrazaren arabera banatuta daude, eta, ondorioz, egoera «erabat prekarioan» egiten dira.
Antzera mintzatu zen Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusiaren albokoa ere. Zaintza sistema «publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa» defendatu zuen, baita konpromisoak galdegin ere: «Esaten dugu bizitza zentroan jarri nahi dugula, esaten dugu posible dela, esaten dugu beharrezkoa dela, baina, horretarako, lortu behar dugu gobernuek paso egitea eslogan politez eta egiten duten propagandaz, eta benetan beste sistema bat eraikitzea».
Gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan erregistratuko dute greba mugimendu feministak eta sindikatuek.
A-30eko greba feminista erregistratu dute Nafarroan
Mugimendu feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek egin dute tramitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu