95 zigor eskaera berrikusi dituzte, eta 28 murriztu

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Soilik baietz da baietz legeari jarraituta, sexu indarkeriarekin lotutako 95 kondena berrikusi dira, eta horietatik 28tan zigorra murriztu da, Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak jakinarazi duenez. Adierazi du epaileek «arauak ezartzen dituen irizpideei» jarraitu dietela, eta ez daukala zerikusirik «genero ikuspegitik egindako analisi batekin».

Horrekin batera, epaileek gaur-gaurkoz daukaten «segurtasun juridikorik eza» kritikatu du, lege berrian ez dagoelako «trantsizio xedapenik», eta, ondorioz, orain kasuak «banan-banan» aztertu behar direlako, esan duenez.

Bestalde, adierazi du bat datorrela Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin honetan: indarkeria matxistako kasuetarako babes neurri askok «biktimari» erreparatzen diotela, eta, horrenbestez, «biktimaren bizitza» baldintzatzen dutela: «Biktimak ahalik eta gehien babesteko helburua izan beharko luke legeak, kondenatutakoen joan-etorriak egokituz edo murriztuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.