82 urteko gizon bat hilik atzeman dute Tafallan

Atzo arratsaldean atzeman zuten gorpua, Tafallako Kiñongo baratzeetako lursail bateko putzu batean. Suhiltzaileek atera zuten gorpua.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Foruzain bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Xalbat Alzugaray
2024ko uztailaren 20a
12:55
Entzun

82 urteko gizon bat hilik atzeman zuten atzo arratsaldean Tafallako Kiñongo baratzeetako lursailetako putzu batean. Tafallako Udaltzaingoa bertaratu zen lehenik, eta, ondotik, suhiltzaileek atera zuten gorpua, 18:50ean.

Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du, eta jakinarazi du gorpua Nafarroako Lege Medikuntzako Institutura eraman dutela, autopsia egin ahal izateko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Kasu honetan, Foruzaingoak nabarmendu du ez dela hilketaz mintzatzen ahal autopsiaren emaitzak ukan gabe.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.