81 urteko gizon bat hil da Lodosan, trafiko istripu batean

Gertakaria atzo eguerdiko 13:30ak aldera jazo zen, 81 urteko gizonaren ibilgailua ezponda batetik jausi zenean. Auto berean 74 urteko emakume bat zihoan, eta larriki zauritu zen.

Istripuaren osteko argazkia. FORUZAINGOA
Istripuaren osteko argazkia. FORUZAINGOA
Mikel Arberas
2025eko martxoaren 31
07:25
Entzun 00:00:0000:00:00

81 urteko gizon bat hil zen, eta 74 urteko emakume bat larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Istripua Lodosako NA-134 errepidean gertatu zen; autoa errepidetik irten eta ezponda batetik erori zen. Gizona zihoan gidari. Larrialdi zerbitzuek eguerdiko 13:30ean jaso zuten istripuaren berri, baina ezin izan zuten ezer egin, eta gizonezkoa bertan hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.