80 urteko gizon bat hil da, Hiriberri Arakilen izandako istripu batean zauritu eta astebetera

Arakilgo Satrustegi herribatzarreko bizilaguna zen. Nafarroako errepideetan aurten hil den hamabosgarren laguna da.

Urtarrilaren 10ean, Itzan (Nafarroa), izandako istripuaren irudia. IÑAKI PORTO/EFE
Urtarrilaren 10ean, Itzan (Nafarroa), izandako istripuaren irudia. IÑAKI PORTO/EFE
kristina martin
2025eko apirilaren 10a
13:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilaren 1ean jazo zen ezbeharra, Hiriberri Arakilen (Nafarroa). 12:00 inguruan, NA-2410 errepidearen 6,2 kilometroan, auto batek traktore batekin talka egin zuen, eta gidariaren ondoko jesarlekuan zihoan 80 urteko gizon bat zauritu zen. Nafarroako Ospitalera eraman zuten, eta han bertan hil zen, herenegun. Arakilgo Satrustegi herribatzarreko bizilaguna zen biktima.

Aurten Nafarroan auto istripuz hildako hamabosgarren pertsona da; iazko lehen lauhilekoaren aldean, bi halako baino gehiago hil dira aurten denbora tarte berean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.