76 urteko emakume bat hil da Arrasaten, etxean izandako sute batean

Sutea lehen solairu batean izan den arren, ez du kalterik eragin beste etxeetan.

Imanol Magro Eizmendi.
2024ko ekainaren 21a
21:25
Entzun 00:00:0000:00:00

78 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Arrasaten, (Gipuzkoa) etxean izandako sute batean. Ezbeharra 18:30ean izan da, Biteri etorbideko Olatxo etxeko lehen solairuan. Ezbeharrak ez du kalterik eragin eraikineko beste etxeetan.

Oñatiko eta Legazpiko (Gipuzkoa) suhiltzaileak joan dira sutea itzaltzera, eta haiek aurkitu dute emakumea, jada hilda. Ertzaintza ikertzen ari da sutea nola gertatu den. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.