antimilitarismoa

750 euroko isuna jarri diete bi ekintzaile antimilitaristari

KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu zituzten urtarrilean, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik.

KEM Bilboko talde antimilitaristak 2021eko abenduan egin zuen ekintza. MARISOL RAMIREZ
Garazi Aduriz Zuñeda.
2023ko martxoaren 2a
13:12
Entzun

Ekintza batengatik, KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu zituzten urtarrilean. Fiskaltzak 36 hilabeteko espetxe zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu zituen. Hala ere, Bilboko Zigor Arloko 5. zenbakiko Epaitegiak kalte delitu arinak egotzi zizkien, eta ekintzaile bakoitzari 360 euroko isuna jarri zien. Epaiketan, KEM Bilboko talde antimilitaristak bere posizioa berretsi zuen: «Dei egiten diegu Irala auzoari eta Bilbon bizi diren pertsonei bakearen alde eta gerraren aurka mobilizatzera, Juan de Garay kuartelaren salaketarekin bat eginez».

2021eko abenduan, Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko eskatu zuten ekintzaileek, #BotaKuartela lelopean. Bi ekintzailek kuarteleko pareta kolpatu zuten, mailu handi batzuekin. Beste bik tindaketa bat egin zuten sarreran, eta beste biak ate nagusi gainera igo ziren, eta han kateatu, Gastu militarra 43.000 milioi euro zioen pankarta batekin. Gerra «hemen hasten» zela aldarrikatu zuten, eta azpimarratu zuten «6.500 metro karratu horiek» hirikoen bizi baldintzak hobetzeko erabili zitezkeela. Atxilotu egin bazituzten ere eta epaiketa baten zain bazeuden ere, 2022ko azaroan berriro ere egin zuten ekintza hori Bilboko Juan de Garay kuartel militarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.