71 urteko mendizale bat hil da gaur arratsaldean Harpea leizetik gertu, Ezterenzubin (Nafarroa Beherea). Burgosako harpea ere deitzen zaio. Taldean zihoan, eta 13:45 aldera 150 metrokotik erori da, eta bertan zendu. Donibane Garaziko Jendarmeria eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina larrialdi zerbitzuek haren heriotza besterik ezin izan dute baieztatu.
Arkitekto ezaguna
Iruñekoa zen hil berria den mendizalea: Jose Maria Errea Argaiz. Ezaguna zen Nafarroan, arkitekto gisa eginiko lanarengatik. Izan ere, besteak beste, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntza Fakultateko eraikina diseinatu zuen, Lizarrako (Nafarroa) Garcia Orkoien erietxearen zabaltzea.