70 urteko kartzela zigorra onartu du Marixol Iparragirrek

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Marixol Iparragirre ETA zeneko kideak 70 urte eta 8 hilabeteko kartzela zigorra onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1987an Gasteizko Armentia gainean Espainiako bi polizia hil zituen atentatuan parte hartu zuela aitortu ostean.

Halaber, Iparragirrek bere gain hartu du hildako agenteen alargun bakoitzari eta bien bi seme-alabei 500.000 euroko kalte ordaina emateko zigorra, baita ia 12.000 euroko kalte ordaina ere atentatuan zauritu zen emakumeari ere.

Iparragirre izan zen, Josu Urrutikoetxearekin batera, 2018ko maiatzean ETAren desegitea iragarri zuen azken agiriari ahotsa jarri ziona. 2019an utzi zuen Espainiaren esku Frantziako Justiziak, eta, dagoeneko zigor luzeak ezarri dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ostegun honetan iragandakoarekin, hamar bat dira Espainian izan dituen epaiketak.

2020ko uztailean dozenaka euskal herritarrek agerraldia egin zuten Donostian, eta adierazi zuten «ezinbesteko ekarpena» egin diola Marixol Iparragirrek Euskal Herria «bake bidean» jartzeko prozesuari. Hartara, euskal presoa aske uzteko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.