67 urteko gizon bat hil da gaur eguerdi aldera AP-15 errepidean, Cadreitan (Nafarroa), gidatzen zuen autoa errepidetik aterata. SOS Nafarroak 12:39an izan du istripuaren berri. Medikuak, suhiltzaileak eta foruzainak joan dira istripuaren lekura, baina gizona bertan hil da. Autoan zihoan beste bidaiaria, emakume bat, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute. Mina zuen gerrialdean eta lepoan. Foruzaingoa istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
16:50 aldera, berriz, beste istripu bat gertatu GI-361 errepidean, Zestoan (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute. Horietako bat, 95 urteko emakume bat, hil egin da istripuaren ondorioz. Beste hiru pertsona ere zauritu dira ezbeharrean, eta ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza ari da ikertzen nola gertatu den istripua.