Koronabirusa

6 eta 11 urte bitarteko haurrei Moderna jartzeko aukera ikertzen ari da EMA

Txerto hori adin horretako haurrentzat segurua den aztertuko du Sendagaien Europako Agentziak.

Haur bat txertoa jartzen. GUILLAUME FAUVEAU
Olaia L. Garaialde.
2021eko azaroaren 10a
13:42
Entzun

12 urtetik gorakoei bakarrik jar dakieke Moderna txertoa gaur egun, baina EMA Sendagaien Europako Agentzia ikerketa bat egiten ari da adin tarte hori zabaltzeko; 6 eta 11 urte bitarteko haurrei ere zabaldu nahi die. Hala ere, aztertu behar dute txerto hori eraginkorra izango den haurrek COVID-19tik babesteko. Emaitzak bi hilabeteko epean jasotzea espero dute, eta Europako Batzordeari jakinaraziko dizkiote.

Urtarriletik jar dakieke Moderna helduei, eta uztailetik, 12 urtetik gorako nerabeei. 12 eta 19 urte bitarteko nerabeen %87k hartu dute COVID-19aren aurkako txertoa Hego Euskal Herrian. Pfizer, berriz, joan den urteko abendutik erabili daiteke, eta EMAri eskatu dio erabilera 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zabaltzeko; hala ere, EMAk datuak aztertu behar ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.