5.670 euro ordaindu beharko ditu gizon batek, bi emakumeri sexu erasoak egiteagatik

Erasoa Iruñeko taberna batean gertatu zen. Biktimei kalte ordaina eman beharko die zigortuak: 1.000 eurokoa bati, eta 800 eurokoa bertzeari.

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko martxoaren 20a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko zigor arloko 4. epaitegiak 5.670 euro ordaintzera zigortu du gizon bat, bi emakumeri sexu erasoa egiteagatik. Isuna ordaintzeaz gain, biktimei kalte ordaina eman beharko die: 1.000 eurokoa bati, eta 800 eurokoa bertzeari. 2024ko martxoan gertatu zen erasoa: hiriburuko taberna batean bi emaztekiri ipurdia ukitu zien gizonak, gero kalera atera zen eta han atxiki egin zuten.

Joan den otsailean egin zuten epaiketa: fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen; akusazio partikularrak, berriz, 5.400 euroko isuna ordaindu zezala eta 1.000 euroko kalte ordaina. Defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.