Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko espetxe zigorra jarri dio Iñigo Guridi Lasa euskal presoari ETAko kide izanda 2000. urtean Cintruenigon (Nafarroa) lehergailu bat jartzea leporatuta —lehergailuak ez zuen eztanda egin—. Ustez guardia zibil bat hiltzeko saioa zen, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren etxe hartan, auzitegiak zehaztu duenez. Hilketa saiakera leporatu diote, delitua berriz egiteko larrigarriarekin —aurrez beste hilketa batzuengatik dago zigortua—, eta «triskantza terrorista» egiten saiatzea.
Cintruenigora joateko debekua jarri dio auzitegiak, halaber, kondena bukatu eta hurrengo zortzi urteetan. Jaengo espetxean dago preso Guridi (Andaluzia, Espainia).