ESPAINIAKO POLIZIEN KOPURUA EAE-N
Denera, 2.369 guardia zibil, 1.317 polizia eta 1.481 militar daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala jakinarazi dio Espainiako Gobernuak EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia diputatuari.
753 gutxiago 2011tik. Duela hamar urte baino %16,8 guardia zibil gutxiago dago hiru lurraldeetan, %7,3 polizia gutxiago eta %12,5 militar gutxiago. Hala ere, azken urtean handitu egin da guardia zibilen kopurua, 2.358tik 2.369ra.
Kontrolei buruz, informaziorik ez. Kontrolei buruzko xehetasunak galdegin ditu EH Bilduk —kopuruak, arrazoiak eta lekuak—, baina Gobernuak ez dio xehetasunik eman. Poliziek Euskal Herria «erabat uztea» exijitu du koalizioak.
5.167
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu