50 urteko gizonezko bat hil da bart gauean A63 autobidean, Biriatu parean (Lapurdi), oinez zihoala auto batek harrapatuta. Erreskate zerbitzukoek ezin izan zuten ezer egin hari bizitza salbatzeko.
Bi gizonezko zihoazen autoan: gidariak 67 urte ditu, eta Baionako ospitalean artatu zuten; bestea, 62 urtekoa, onik atera zen. Jendarmeak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.