INTERNETEN EUSKARAZ ARITZEN DIREN GAZTEAK
Sare sozialez haratago, zein hizkuntza erabiltzen dute euskal herritarrek Interneten? Datuei erreparatuz gero, esan daiteke euskara gehiago erabiltzen dutela sarean kalean baino? Kaleko erabilera %12,6 da, Soziolinguistika Klusterraren arabera (2016ko azterketa). Eustaten 2018ko inkesta baten arabera, berriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erabiltzaile ia denak (%99) aritzen dira gaztelaniaz; baina %24,9k euskara ere erabiltzen dute, eta, horien artean, hirutik bi dira gazteak (14 eta 35 urte bitartekoak). Gazteen artean, %44k erabiltzen dute euskara; helduen artean (35-54 urtekoak), %20k.
Hamar urtean nabarmen handitu da gazteen artean sarean euskaraz aritzeko joera: 2008an, %28k egiten zuten; helduen artean, %15ek. Era berean, denek erabiltzen dute euskara ingelesa baino gehiago; gainera, hamar urtean, gazteen artean gehiago handitu da euskaraz egiteko joera ingelesez egitekoa baino.
%44
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu