EUSKAL PRESOAK

44 urteko zigorra Garitagoitiari, eta absoluzioa Errazkini

Espainiako Auzitegi Nazionalak Inaxio Uria enpresariaren hilketa egotzita epaitu ditu bi euskal herritarrak, baina Garitagoitia baino ez du zigortu. Espetxe zigorra betetzeaz gain, euskal presoak kalte ordainak eman beharko dizkie ETAk hildakoaren senideei.

Iurgi Garitagoitia eta Ugaitz Errazkin, joan den otsailean, Espainiako Auzitegi Nazionalean. DAVID FERNANDEZ /  EFE
2021eko martxoaren 22a
14:24
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak Iurgi Garitagoitia eta Ugaitz Errazkin euskal herritarrak epaitu ditu, 2008an ETAk hildako Inaxio Uriaren hilketa leporatuta. Garitagoitiari 44 urteko zigorra ezarri dio, eta Errazkin, berriz, absolbitu egin du, froga faltagatik.

Kartzela zigorra betetzeaz gain, Garitagoitiak 160.000 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio Uriaren alargunari, eta 40.000 eta 80.000 euro artekoak seme-alaba bakoitzari.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ohar batean zehaztu duenez, auzitegiak frogatutzat eman du bi euskal herritarrek lotura dutela ETArekin: Garitagoitia talde armatuko kidea zela dio, eta Errazkin, berriz, «kolaboratzailea». Nolanahi ere, zehaztu du ezin dela frogatu Errazkinek auzi honetan esku hartzerik izan duenik, eta, beraz, errugabetu egin du. 

Gorka Palaciosi, sei urte

Gorka Palacios Aldai euskal presoari, berriz, sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, lehergailuak edukitzeagatik eta kalteak eragiteagatik, Durangoko etxe batean atzemandako lehergaiekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.