4,3 milioi euro jarriko dituzte Nafarroako 0-3 ziklorako

Eskaintza publikoa, integrala, doakoa eta unibertsala bermatzea da sinatutako itunaren helburua.

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroan 0-3 zikloko lan gatazkak soka luzea ekarri du. Hura konpondu nahian, Nafarroako alderdi politiko gehienek itun bat sinatu zuten atzo: PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak. Dokumentuan jaso zutenez, Nafarroako 2023ko aurrekontuen aurreproiektuan 4,3 milioi euroko diru saila egongo da udalen eta Nafarroako Gobernuaren haur eskoletako langileen soldatak berdintzeko eta hezkuntza laguntzarako ehun jardunaldi osatzeko adina langile hartzeko. Nabarmendu zutenez, eskaintza publikoa, integrala, doakoa eta unibertsala bermatzea izango da helburua.

Nafarroako 0-3 plataformak proposamenari erantzun zion. Eider Garde bozeramaileak azaldu zuenez, oraingoz ez dute akordio horretaz hitz egin plataformaren barruan, baina esan zuen printzipioz uste dutela «albiste onak» direla. Dena den, adierazi dute hitzemandako hobekuntzak egutegi batean ipintzea falta dela. Egokiagoa iruditzen zaie legez arautzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.