400 lagun bildu dira Baionan, Peillonen eskola erreformaren kontra

Eskola erreformaren aurkako protesta, atzo. JOSEBA ERREMUNDEGUY.
Baiona
2013ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Manifestaldia egin zuten atzo Baionan, Frantziako Gobernuak egin asmo duen eskola erreformaren aurka. Han parte hartu zuten SNUIPP, FO, CGT eta LAB irakaskuntza sindikatuek. Vincent Peillon Frantziako Hezkuntza ministroak sustatutako «eskolaren berreraikitze proiektua» salatu zuten. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko hainbat eskola eta ikastola itxiak ziren atzo, eta bertze hainbat irakasle gutxirekin, sindikatuek deitutako grebaren ondorioz.

Peillonen erreformaren neurri nagusia lehen mailako ikasleen astea luzatzea da. Lau egunez lan egiteko ordez, haurrek lau egun eta erdiz egingo lukete. Horrekin batera, ministroak enborreko eskolen kopurua txikitu nahi du, denbora gehiago izan dadin eskolaz kanpoko gaiak lantzeko. Erreformak irakasleei lan zama handituko liokete, alabaina, ez da hori haien kezka bakarra. Pantxin Duhart Uztaritzeko Ikastolako irakaslea manifestaldian zen; «erreforma handi eta on baten alde» da, baina uste du eskola eta herrien arteko ezberdintasunasustatuko duela erreformak. «Estatuak ez du beregain hartuko eskolaz kanpoko gaien finantzaketa; herriko etxeen gain utziko du». Herriek ahal eta politika ezberdinak dituztenez, uste du erreformak ez duela «berdintasuna» bermatuko eta, ordea, egoera «okertuz joango» dela. Bestalde, irakasleek uste dute erreformak prekarietatea sortuko duela, ez duelako bermatzen zer-nolako baldintzatan hartuak izanen diren eskolaz kanpoko gaien ardura izanen duten animatzaileak.Peillonek uste zuen erreforma erraz eginen zuela; François Hollanden kanpainako proposamena izan baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.