SOSLAIA. Georges Labazee
40 urteko bide politikoa
Georges Labazee 1943an sortu zen, Vivenen (Biarno). Herenegun hil zen, 78 urterekin, eritasun baten ondorioz. Biarnon hasi zen politikagintzan, eta urte anitzez Thezeko (Biarno) kantonamenduko ordezkari izan zen. Frantziako PS alderdi sozialistako kidea zen, Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan zen 2011tik 2015era, eta Frantziako senatari 2011tik 2017ra. Akitaniako Eskualdeko kontseilari egon zen 29 urtez. 2015ean, ez zen berriz aurkeztu departamenduko bozetara. Honela mintzatu zen BERRIAn: «Uste dut lekukoa pasatu behar dudala; horregatik ez naiz aurkeztuko. 40 urte bizitza publikoari eskaintzea ez da gaizki».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu