Gizartea

36ko gerrako miliziano baten gorpuzkiak lurpetik atera dituzte, Zeanurin

Altun mendian egin du lurpetik ateratzea Aranzadik.

2017ko azaroaren 18a
18:13
Entzun

Paco Etxeberria auzi medikua eta antropologoa gidari zuen talde bat Zeanuriko (Bizkaia) Altun mendira joan dira, eta 1936ko gerrako gudari baten gorpua atera dute lurpetik. Pedro San Milllan Beitiarenak dira gorpuzkiak. Behintzat, harena da gorpuzkien ondoan topatu duten 21967 zenbakidun plaka. Perezagua batailoiko kidea zen, alderdi komunistari lotua. Horretaz gain, burdinazko kasko bat, aluminiozko katilu bat, kantinplora baten pusketak, hainbat kargadore eta kartutxoak ere aurkitu dituzte.

Euskal Prospekzio Taldeak egin ohi dituen bilaketetako batean topatu zuten gorpuaren arrastoa, irailaren 15ean.

Lurpetik ateratzean izan dira Aintzane Ezenarro Gogora institutuko lehendakaria, Eusebio Larrazabal Zeanuriko alkatea eta Jon Hernandez, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea, eta Euskadiko Alderdi Komunistako idazkari nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.