35/02 sumarioko eta gazte mugimenduko auzipetuek ELAren babesa jaso dute

«Konpromisoak» eskatzeko abiatu duten bilera errondan sindikatuarekin egin dutena da lehenengoa

Joseba Alvarez auzipetua eta Amaia Muñoa ELAko zuzendari nagusiaren albokoa, atzo. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun
«Lan munduaren ikuspegitik» 35/02 sumarioko eta gazte mugimenduko auzipetuen kontra urrian egingo diren epaiketen inguruan abiatu daitekeen dinamikari buruz hitz egin eta sindikatuen erantzun bateratu baten inguruan aritzeko elkartu ziren atzo auzipetuak eta ELA sindikatua azken horren egoitzan, Donostian. Joseba Alvarez, Juani Lizaso eta Jone Goirizelai izan ziren ordezkariak lehen taldean, eta Amaia Muñoa izan zuten buru bigarrenean. «Tonu onean» egindako bilera izan zen, eta ontzat jo zuten bi aldeek amaieran proposatu eta hitz egindakoa.

Auzipetuek alderdi politiko, sindikatu eta herri elkarteekin abiatutako bilera erronde artean lehenengoa izan zen atzo ELArekin egindako hori. Amaia Muñoa sindikatuko zuzendari nagusiaren albokoak gogor kritikatu zuen hamaika urteren ostean «batere frogarik gabe» egitera doazen epaiketa «ez hanka ez bururik gabea», eta horrelakoekin beti egin izan duten moduan euren «salaketa» argi eta irmoena erakutsi zuen.

Konpromiso eske joan ziren auzipetuak bilerara, eta ELAren «konpromisoa» izango dutela jakinarazi zien Muñoak. Auzipetuek langileen balizko erantzunaren inguruan egindako proposamenak aztertzekotan gelditu ziren ELAkoak, eta proposamen horien inguruan «hausnarketa egin eta sakontzekotan».

Horixe izan baitzen atzoko bileraren funtsa Joseba Alvarez auzipetuak jakitera eman zuenez: «Langile mugimendutik eman daitekeen erantzuna eta babesa zein izan daitekeen aztertu nahi genuen. Guk gure proposamenak jarri ditugu mahai gainean, erantzun bateratu baten inguruan, besteak beste. Haien harrera ona izan da, aztertzekotan gelditu dira, eta elkarrizketa bat ireki dugu bi aldeen artean». Alvarez eta Muñoa elkarrekin agertu ziren prentsaurrera, amaieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.