Iraken okupazioa

34 lagun hil dira Iraken, hainbat erasotan

Erasoak etengabeak dira gaur Bagdaden eta inguruan. Azkena Medikuntza Fakultate ondoan izan da, eta auto bonba baten eraginez zortzi lagun hil dira eta 17 zauritu. Hildako gehienak ikasleak dira.

2006ko maiatzaren 29a
15:41
Entzun
Medikuntza Fakultate ondoko leherketaz gain, inguruan beste bonba batek egin du eztanda, baina oraindik ez dute zehaztu hildakorik ote den. Hala ere, gaur, dagoeneko 34 hildako izan dira Bagdaden eta inguruan. Al Kadimiyan, Bagdadeko auzo batean, 7 pertsona hil dira eta 9 zauritu bonba baten eraginez. Goizaldean, berriz, base militar batean lan egiten zuten 11 langile hil dira zihoazen autobusak eztanda egin ostean, Bagdadetik 65 kilometrora.Hiru lagun hil eta bost zauritu utzi ditu, berriz, atentatu suizida batek Bagdadeko zentroan, eta inguruan, beste bi hil dira bonba baten ondorioz. Yarmuk auzoan, hiru pertsona hil ditu pistolak zeramatzan talde batek euren autoa tirokatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.