Aitzineko astean bezala, hirurehun bat pertsonak parte hartu zuten atzo arratsaldean Frantzian bozkatzen ari diren Segurtasun Orokorrerako Legea salatzeko mobilizazioan. Herriko etxearen aitzinean elkarretaratu eta Baionako karriketan ibili ziren. Gazte bloke bat ere osatua zuten.
Elkarte, alderdi politiko eta bestelako eragile andanak deitua zuen hara joateko, eta FSU eta LABeko bozeramaileak mintzatu ziren lehenik, mikrofonoa nahi zuenari utzi aitzin. «Ez dugu gobernu hau libertateak murriztera utziko erreakzionatu gabe», erran zuen Eñaut AramendiLABeko bozeramaileak. «Askatasunaren kontra doazen lege horiek kondenatzen ditugu».
Frantziako Asanbleak azaroaren 24an onartu zuen Segurtasun Orokorrerako Legea, eta orain, Frantziako Senatuan eztabaidatu beharko dute. Baina, azkenean, Errepublika Martxan-ek gidatzen duen gehiengoak 24. artikulua lege proposamenetik kentzea erabaki du. Hasieran, Poliziaren irudiak hedatzea murriztu nahi zuen lege proposamenak. Artikulua berriz idatzi, eta beste lege proiektu batean integratuko dutela iragarri zuten azaro bukaeran. Atzo manifestaldian parte hartu zutenek legea «osoki» kentzea aldarrikatu zuten.
300 pertsona bildu dira Segurtasun Orokorrerako Legea salatzeko, Baionan
Hamaika eragilek egina zuten manifestaziora batzeko deia. Gisa bereko mobilizazio gehiago izanen direla iragarri dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu