30 urteko gizon bat hil da gaur Senpereko aintziran (Lapurdi). Eguerdiko 15:30 aldera sartu da uretara gizona, bainu bat hartzeko, baina, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die.
Hara joan dira itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak. Azkar aurkitu dute gizona, baina ezin izan dute suspertu.