30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, haur bati sexu eraso bat egin diolakoan

Gizonezkoak ukituak egin dizkio haurrari tranbian zihoazela. Biktimak eman dio abisua Poliziari, eta sexu eraso bat egitea egotzita atxilotu dute.

Gasteizko tranbiaren artxiboko irudi bat. RAUL BOGAJO / FOKU
Gasteizko tranbiaren artxiboko irudi bat. RAUL BOGAJO / FOKU
edurne begiristain
2025eko urtarrilaren 15a
13:23
Entzun

Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, tranbian 10 urteko haur bati ukituak egitea egotzita. Lakua auzorako tranbian gertatu da erasoa, goizeko bederatziak baino lehentxeago. Gizonezkoa adingabearengana hurbildu da, eta, biktimak salatu duenez, «hainbat ukitu eta laztan» egin dizkio, hitzik esan gabe.

Adingabearen lagunak kargu hartu ondotik, lekuz aldatu da gizonezkoa. Adingabeak hurrengo geltokian jaitsi dira, eta abisu eman diete tranbiako langileei; haiek, berriz, Udaltzaingoari, Ertzaintzari eta tranbiaren gidariari jakinarazi diete zer gertatu den. Wellingtongo Dukearen kalean gelditu da trena, gizonezkoa barruan zela, eta udaltzainek atxilo eraman dute, sexu eraso bat egitea egotzita.

Ertzain etxean dago ustezko erasotzailea. Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak hartuko du auzia bere gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.