30 urte daramatza preso San Pedrok, eta askatzeko eskatu dute

Manifestazioa egin zuten atzo, Bilbon, Jon Mirena San Pedroren jaioterrian.

Jon Mirena San Pedro aske uzteko eskatzeko manifestazioa, atzo, Bilbon. BERRIA
Jon Mirena San Pedro aske uzteko eskatzeko manifestazioa, atzo, Bilbon. BERRIA
2025eko martxoaren 10a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Jon Mirena San Pedro euskal presoak 30 urte daramatza kartzelan, eta haren askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo, Bilbon. Jon Mirena 30 urte espetxean, Amnistia Osoa leloa hartuta, dozenaka pertsonak hartu zuten parte mobilizazioan.

San Pedro 1991n atxilotu zuten, ETAren Bizkaia komandoko kide izatea egotzita. 1995ean aske utzi zuten, epaiketarik egin gabe lau urteko behin-behineko espetxealdia amaitu ostean. Ihes egin zuen, eta 1999an atxilotu zuten ostera, Frantzian. Preso egon da geroztik. 2004an estraditatu zuten Frantziatik Espainiara. Sakabanaketa politika amaitu ostean, 2023tik Basauriko kartzelan dago, Bizkaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.