3 urteko ume bat hil edo bizi dago, igerileku batera erori eta gero

Tarnoseko (Landak, Okzitania) etxe batean gertatu da istripua. Haurra Donostia ospitalean dago.

Donostia ospitalea, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Donostia ospitalea. JON URBE / FOKU
jakes goikoetxea
2024ko uztailaren 29a
20:00
Entzun 00:00:0000:00:00

3 urteko ume bat igerileku batera erori da gaur 14:00ak baino pixka bat lehenago, Tarnoseko etxe batean (Landak, Okzitania). Ia ito egin da. Umeari bihotza eta birikak gelditu zaizkio, baina istripuaren lekuko batek lortu egin du hura suspertzea. Larrialdi zerbitzuak eta Baionako suhiltzaileak joan dira istripuaren lekura, eta haurra hil edo bizi eraman dute Baionako ospitalera. Gero, familiak hala eskatuta, Donostiakora eraman dute, Sud Ouest egunkariak zehaztu duenez. Familia oporrak pasatzen ari zen Tarnosen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.