Poliziak 26 pertsona atxilotu zituen atzo Hegoaldeko zenbait herritan grafitiak egitea leporatuta. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, metroan eta trenen bagoietan pintaketak egitea egotzi diete atxiloturikoei. 463 delitu leporatu dizkiete grafiti horiei loturik.
Emandako datuen arabera, Poliziak joan den urteko udaberrian abiatu zuen auziari loturiko ikerketa, ohartu zirelako grafitiekin zerikusia zuten hainbat delituren egiletzak argitu gabe zeudela. Zehaztu dutenez, batik bat argazkiak baliatu dituzte grafitigileak nor ziren ikertzeko. Pintaketen sinaduretan jarri dute arreta.
Ikusi gehiago:Grafitia, trazu menderakaitza
Auziaren harira zabaldutako informazioan ez dute argitu 26 atxiloketetako zenbat izan diren Euskal Herrian. Edonola ere, adierazi dute batzuk Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izan direla; beste batzuk, atzerrian. Beste datu bat ere plazaratu dute: Poliziak azaldu du metroan eta tren bagoietan eginiko grafitiek bi milioi euro inguruko kostuak eragin dituztela.
26 lagun atxilo grafitiak egiteagatik
Metroan eta tren bagoietan pintaketak egitea egotzi diete. 463 delitu leporatu dizkiete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu