2.000 urte baino gehiago eskatu dituzte Josu Urrutikoetxearentzat 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka (Espainia) egindako atentatuagatik. Zehazki, fiskalak 2.354 urteko espetxe zigorra galdegin du: hildako bakoitzarengatik —11 pertsona—, 30 urte; eta hiltzen saiaturiko bertze 88 lagunengatik, 23na urte. Sekula bete ezinezko zigor batuketa bat da emaitza.
Akusazio partikularrak are gehiago nahi du: 2.774 urteko espetxe zigorra, hain zuzen. Atentatutik bizirik atera ziren bi kidek eta Guardia Zibilen Espainiako Elkarteak osatzen dute akusazio partikularra, eta eskatu dute ETA atentatu horretan hiltzen saiatu zen pertsona bakoitzarengatik 26 urteko espetxe zigorra jartzeko—eta ez 23koa—. Akusazioen ustez, gainera, hiltzen saiaturikoak 94 lirateke, eta ez 88.
Fiskaltzak bere idatzian argudiatu du Urrutikoetxea dela Zaragozako Guardia Zibilaren kuarteleko hilketen egilea. Adierazi du ETAko «batzorde exekutiboko» kidea zela atentatua gertatu zenean. Gogoratu du, dena den, Frantziak oraindik ez duela igorri Espainiaratzeko dekretua.
2.354 urteko kartzela zigorra eskatu dute Josu Urrutikoetxearentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu