EUSKAL PRESOAK

2.354 urteko kartzela zigor eskaera Josu Urrutikoetxearentzat, Zaragozako atentatuagatik

Fiskalak eta akusazio partikularrak 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egitea leporatuta eskatu dute milaka urteko zigorra. ETAk bere gain hartu zuen atentatu hura.

Josu Urrutikoetxea, iazko ekainean, Parisko Auzitegi Korrekzionalean. CHRISTOPHE PETIT TESSON
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 17a
13:14
Entzun

2.000 urte baino gehiago eskatu dituzte Josu Urrutikoetxearentzat 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka (Espainia) egindako atentatuagatik. Zehazki, fiskalak 2.354 urteko espetxe zigorra galdegin du: hildako bakoitzarengatik —11 pertsona—, 30 urte; eta hiltzen saiaturiko bertze 88 lagunengatik, 23na urte. Sekula bete ezinezko zigor batuketa bat da emaitza.

Akusazio partikularrak are gehiago nahi du: 2.774 urteko espetxe zigorra, hain zuzen. Atentatutik bizirik atera ziren bi kidek eta Guardia Zibilen Espainiako elkarteak osatzen dute akusazio partikularra, eta eskatu dute ETA atentatu horretan hiltzen saiatu zen pertsona bakoitzarengatik 26 urteko espetxe zigorra jartzea —eta ez 23koa—. Akusazioen ustez, gainera, hiltzen saiaturikoak 94 lirateke, eta ez 88.

Fiskaltzak bere idatzian argudiatu du Urrutikoetxea dela Zaragozako Guardia Zibilaren kuarteleko hilketen egilea. Adierazi du ETAko «batzorde exekutiboko» kidea zela atentatua gertatu zenean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den azaroan ebatzi zuen Urrutikoetxea Zaragozako atentatuagatik epaituko zuela. Aurrez, 2020ko azaroan, Frantziako Kasazio Auzitegiak euskal preso ohia Espainiaratzearen alde egin zuen auzi horregatik beragatik. Fiskalak gaur gogoratu du, nolanahi ere, Frantziak oraindik ez duela Urrutikoetxea Espainiaratzeko dekretua igorri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.